Mateo misteriotsua II (Mateoren itzal ezkutuak)

19.95

Maitasun istorio baten bigarren partea, aldi berean gozoa eta pikantea, abenturaz eta misterioz betea. Lehenengo atalean gogoz gelditu bazinen, irakurri honako hau, ederra, bizia eta sentsuala baita.

Istorio hau berdin-berdin izan zitekeen zurea, edo ezagutzen duzun edo ezagutzera zoazen norbaitena. Nork daki? Irakurri orrialde hauek, beldurrik gabe, eta sar zaitez barru-barruraino. Freskotasunez eta magiaz beteriko liburua da, eta hainbat istorio gurutzatzen dira gure bi protagonisten inguruan: Mateo eta Ana.

Gozatzeko liburu bat da, gure gogoa, gorputza eta arima pizteko modukoa. Bazter ederretara bidaiatuko duzu, gastronomia zaporetsua dastatuko duzu eta euskal kulturaren zein beste herrialdetako kulturaren eragina jasoko duzu.

Ez da eleberri luzea, baina bizitzaz eta intentsitatez beteta dago, gozatzeko liburu bat da, gure 5 zentzumenak pizteko eta seigarrena azalera ateratzeko eta gure egunerokoan erlaxatu ahal izateko liburua.

Ikas dezagun oraina bizitzen eta har dezagun erreferentziatzat Carpe Diem.

 

*Euskarazko eleberria (Euskal Herritik eta atzerritik barrena bidaiatzeko)
*Beste liburu baten bigarren zatia da
*Neurria: 15x21cm
*Estalki biguina hegalekin eta azalean barniz ukituekin
*Euskal Herrian oso-osorik egina (berta-bertakoa)