AUTOREAK

Betzaida
Urtaza Elizburu

Kaixo, Betzaida Urtaza Elizburu naiz eta Euskal Herrian bizi naiz. Amesgile Argitaletxearen sortzailea naiz. Irakurri eta idazteaz gain, ipuin kontalaria eta gozogilea ere banaiz. Nire ametsetako bat idazle on bat izatea da eta nire ipuinekin umeek amestu, ikasi eta ondo pasa dezatela. Oso gogoko dut irudimena dantzan jartzea eta horretako inguruan daukatenarekin inspiratzen saiatzen naiz.

Natura, familia eta maitasuna bezalako gaiak lantzen ditut eta saiatzen naiz umeei errespetua, zailtasunak gainditzeko indarra eta altruismoa bezalako baloreak helarazten. Ipuin bakoitza ni naizenaren parte da, bakarra eta polita. Txikitatik irudimen handikoa izan naiz eta barruan dudan “neskatxoa” beti agertzen da nire ipuinetan. Gainera, oso gustukoa dut haurren unibertsoa.

BERE LIBURUAK

Lua

Hidalga Unzueta

Kaixo, nire izena Lua Hidalga Unzueta da eta Euskal Herrikoa naiz. Turismoa ikasi nuen eta hainbat lan egiteaz gain gida moduan askotan aritu naiz. Orain, nire amama zaindu eta argazkilaritza bezalako lan ezberdinak egiten ditut, arteei lotutakoak denak.

Saiatzen naiz egiten ditudan bidaietatik, gertakarietatik eta inguruan dudanetik guztia nireganatzen. Noizbait entzun nuen bezala, “Bizitzako koloreak xurgatzen noan mihise txuri bat naiz”. Nire nahia da barruan daukadana partekatzea, laguntzea eta irakurlearen inspirazio iturri izatea.

BERE LIBURUAK

Pello

Añorga

Pello Añoga (Oiartzun, 1956) ipuinak kontatzen dabil Euskal Herrian barreza 1986az geroztik eta aitzindaria izango da sortzen Euskal Herriko biblioteketan “Ipuin ordua”. Gaur egun, kontalariaz gain, ikastaroak ematen ditu kontalaritzari buruz. Euskal idazle ezaguna da eta ipuinak idazten ditu adinik gabeko haurrentzat, albumak eta poesia.

Bere sarien artean, aipa dezakegu HAUR LITERATURAKO EUSKADI SARIA (Jenio gaiztoa, 2008). Beste sari aipagarri batzuk: ETXEPARE SARIA (Gerlari handia, 2007; Munstroek ere pixa egiten dute ohean, 2015). YUUI SARIA (Pottokoren usainak, 2009; Augustoren botilla, 2015; Mux munstroa, 2016; Tontolapiko, 2019; Martzelo itsusia, 2019; Ispilutxo, 2020), edo URREZKO KALABAZA, Tolosako Ipuin-kontalarien ahoz-ahoko festibalean, 2018an.

BERE LIBURUAK

EUSK
17.95

Mitxel

Elortza

Mitxel Elortza Exea. Vitoria-Gasteiz, 1988. 

Musika Irakasle ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan. Urte batzuk geroago Haur Hezkuntzan ere espezializatu zen.

 

Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan pianoko espezialitateko gradu profesionala du.

Irakaskuntzan 10 urte baino gehiagoko esperientzia izan ondoren, Irakurketa Plana burutzen eta irakurketa-idazketaren irakaskuntzan, haur literaturako ipuinak idazten hasi zen.

IDAZLE ETA ILUSTRATZAILEA

Eneritz

Basabe

Kaixo! Ni Eneritz naiz, gasteiztarra eta bertan bizi naiz hotza gehiegi maite ez dudan arren. Oinak, eskuak eta sudur puntatxoa hotz izaten ditut; txanoa ia beti jantzita daraman eta udaran Mediterraneo itsasotik dardarka ateratzen den horietakoa naiz, bai.

Hezkuntza ez-formalean interesa handia izan dut betidanik, eta hala, esparru honetan aritu izan naiz hezitzaile. Dena den, udalekuetan urte luzez egon eta gero, badirudi jubilatzeko ordua iritsi zaidala (edo atsedenaldi txikitxo bat hartzekoa jij). Hezkuntza formalarekin ere saiakera egin eta Lehen Hezkuntzako irakasle izateko ikasketak egin nituen duela urte batzuk. Hala ere, bidetxo hau itxita mantenduko dut oraingoz.

Txikitan, pentsatzen dut ia ume guztiek bezalaxe, marraztea izugarri gustuko nuen, eta han ibiltzen nintzen nengoen tokian nengoela estutxea eta koadernotxoarekin. 

Marrazketa klaseetara ere joan nintzen, baina nerabezaroa iritsi eta dirudienez ez zen izan lehentasun handikoa niretzat; eta azkenean marrazteari utzi nion. Hala eta guztiz ere, hortxe barruan gordeta neraman zaletasun horrek Ilustrazioko Goi-mailako zikloa egitera bultzatu ninduen. Bertan mila kontu ikasi nituen, baina deskubrimendurik handiena, dudarik gabe, marrazteko baliabide digitala izan zen. Esan dezaket egiteko aukerak mila ate zabaldu eta beldur asko kendu zizkidala. Orain ez dut bakarrik digitalean egiten, noski, baina askotan, sortze prozesuan bada ere, lagungarria zait.

Gaur egun, euskara irakaslea naiz euskaltegian eta noizbehinka ilustrazio proiektutxo txikietan murgiltzen naiz (herri mugimendurako kartel eta logoak, azoka eta erakusketak, liburuentzako marrazkiak…). Nahiz eta bizi zoro honek gehiegi ez lagundu, marrazteko tartea bilatzen saiatzen naiz. Eta nola ez, sutondoan, poltsa beroa ondoan dudala edo eguzkipean bada, hobe.

EUSK
17.95

Antton

Kazabon

 

Antton Kazabon Amigorena

Oiartzunen jaio nintzen lehengo mendean eta bertan bizi naiz.

Haurtzaroan eta gaztaro hasieran ametsek eta ilusioek estaltzen zidaten, lurruntzen errealitatea.

Laster hasi ziren,ordea, ametsak eta ilusioak errealitate gordinaren sasipean ezkutatzen.

 

 

 

 

 

Baina ez nuen etsi, eta errealitatea gogorregia, ilunegia, astunegia zen garaietarako, fikziozko beste errealitateak sortzen, asmatzen hasi nintzen, eta horrela, neu ere beste historia, beste errealitate horietan murgildu. 

Zoragarria da fikziozko historiak sortzea, batez ere, badakidalako gaztetxoek irakurtzen dituztenean, haiek ere historia horietako partaide direla.

 

 

 

 

BERE LIBURUAK

EUSK

KOLABORATZAILEAK

Eléonore
Pelluau

Kaixo! Ni Eléonore Pelluau naiz eta Pariseko (Frantzia) ilustratzailea eta pertsonaien diseinatzailea naiz. Pariseko LISSA-n 3D animazioa ikasi nuen. Unibertsitatea amaitu ondoren, ipuinen ilustratzaile, pertsonaien diseinatzaile eta biblia grafiko bat sortzeko proiektuetan parte hartu dut. Azkeneko honetan, animazio serie original bateko garapenean parte hartu dut.

María
García Borrego

Kaixo! Nire izena María García Borrego da, nahiz eta sare sozialetan Black Ramu bezala aurkituko nauzuen. Ilustratzaile sevillarra naiz, txikitatik bere lanbidea egin arte marrazteari utzi ez diona. Horretarako diseinu grafikoa ikasi nuen, lau urtez 2D animatzaile lanetan aritu nintzen Genera Games-en eta ondoren, kontzeptu artea ikastea erabaki nuen Bartzelonako Joso Eskolan.

Harrezkero haurrentzako eta gazteentzako liburuak ilustratzen eta aldizkari eta mahai jokoetarako ilustrazioak egiten aritu naiz. Horrez gain, animazio eta editorial proiektuetarako pertsonaia diseinatzaile gisa ere lan egin dut. Lan egin dudan bezeroen artean Bloomsbury, Letrario edo RBA daude eta orain Amesgile Argitaletxearekin.

Monika

Monika psikologiako ikaslea da eta ilustrazioak lapurtu zion bihotza. Txikitatik argazkilaritza eta zinemako zaletasuna dauka, baina koloreen, testuren eta pintzelen, xarmangarriak diren animalien eta bere irudimenaren hainbat produktuetan murgiltzea gustatzen zaio. Bere lan batzuek berotasuna eta bakea ematen dutela pentsatzea gustatzen zaio, eta besteekin partekatu nahi izaten du.

Nathalia

Rivera

Nathalia Rivera hegoaldeko herri txiki bateko ilustratzaile dominikarra da. Santo Domingoko Unibertsitatean Sormena eta Publizitateko Gerentzia karrera ikasia zuen eta gaur egun haur ilustrazioan eta argitalpenean dihardu. Santo Domingon duen estudio txikitik, haurrentzako ipuinak, komikiak eta arte editorialak ilustratzen ditu. Bezeroentzako irudiak egiteaz gain, papergintzako produktuen marka propioa eta inprimatutako artea ere dauka, besteak beste. Marrazteko orduan, goauche eta akuarela teknikak ditu gustokoenak.

Maite
Arbonies

Maite irakaslea da ogibidez baina marrazkiaren bidez bizi da. Ilustratazailea ere bada.

Arte Ederretan lizentziatu zen eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergorako irakaskuntzan masterra egin zuen. Honez gain, ikastaro ezberdinak egin ditu, Arteterapia eta Gestalt-arekin zerikusia dutenak.

Sormenerako hezkuntzaren inguruan mugitu da urteetan zehar, emakume taldeei eta haurrei tailerrak eskainiz eskola nahiz kultur guneetan. Sormen udalekuetako antolatzaile eta hezitzaile moduan ere aritu da.

Gaur egun, irakaslea da bigarren hezkuntzan.

Ilustrazio mota ezberdinak egiten dituen arren, arkatzez eginiko erretratuak dira bere lanaren oinarria, teknika tradizionalak digitalekin nahasiz.

Emakumea, natura eta kultur aniztasuna dira lantzen dituen gai nagusiak eta Lurretikan erakusketa sortu du Amaia Iturriotz bertsolariarekin batera.

Bojana Stojanovic

Bojana Stojanovic gaur egun Belgraden (Serbia) bizi den ilustratzaile saritua da. Bere bokazioa haurrentzako edizioan aurkitu zuen eta irakurle gazteentzako liburu ugari ilustratu ditu. Bojanaren artea naturan eta animalien erreinuan oinarritzen da. Izugarri gustatzen zaio lehen begiratuan istorio bat kontatzeko gai diren izaki maitagarriak marraztea. Baliabide tradizionalekin eta digitalekin esperimentatzea ere gustatzen zaio, bere artea are gehiago garatzeko.

Ffion

Evans

Ffion Evans diseinatzaile grafiko independentea, artista eta ilustratzailea da, eta Alemanian du egoitza.

Berak marrazki bat egunero sortu zuen 2019ko urtarriletik 2021eko maiatzera, bere arte-estilo berezi, dibertigarri eta koloretsua garatuz. Asko gustatzen zaio ikasitakoa partekatzea, sormen-prozesuari buruzko pentsamenduak eta lankide sortzaileentzako hats-hitzak Instagram eta blogean. Berak egin du sorkuntza-prozesua desmitifikatu eta des-romantizatzeko eginkizuna, eta sorkuntza-praktika erregular bat eraiki eta mantenduko duenari buruzko superzintzoa izan da, bai eta harekin datozen gorabeherak ere.

Amaia
Naberan Urkiaga

Nola hasten da guzti hau?

Kaixo! Amaia naiz, Gernikan bizi den patata tortilaren maitale sutsua, diseinatzaile grafikoa profesioz eta pasioz ilustratzailea dena. Txikitan beti nituen pintzelak eskuetan, pintzelak edo margotzeko edozer gauza. Handitu ahala, beldurrek eta segurtasun faltek pasioa ordezkatu zuten eta nire buruari sinestarazi nion margotzea ez zela niretzat. “Ez daukazu ideiarik”, “Oso txarra zara”.

Pintzelak, koloretako arkatzak eta akuarelak gorde eta ahaztu egin nituen luzaroan…

Pandemia etorri eta giltzapetu gintuenarte. Lapurtzen ari zitzaizkigun denborak izutu egiten ninduen. Bizitza, erosketak egitera edo txakurra kalera ateratzera laburbildu zen eta orduan konturatu nintzen artea zela ihesbide bakarra.

Marrazteari ekin nion berriro, nire beldurren aurrean bakearen bandera astindu nuen eta 2021eko otsailean instagramen nire lehen ilustrazioa argitaratu nuen @maiukiartean deituriko kontuan. Ordutik hor nabil marrazki digitala eta akuarelaz egindako munduak margotzen.

Mirari

Sagarzazu Sacristán

Kaixo, Mirari Sagarzazu Sacristán ilustratzaile Oñatiarra naiz. Arte ederretan doktorea naiz eta arte hezkuntza eta autismoaren inguruan ikertzen jardun izan naiz. Orain sormena da nire lanbidea eta bertsolaritza irakasten ibiltzeaz gain, nire irudiak euskarri askotara eramaten ditut liburuak, kamisetak, webguneak, hormak…

Oso gogoko dut gauza berriak ikastea eta nire lanetan teknika desberdinak erabiltzea maite dut. Gustura biziko nintzateke baso eder batean naturaz inguratuta eta horregatik marrazten ditut zuhaitz eta landareak ahal dudan aldiro.

Margherita

Grasso

Margherita Grasso ilustratzailea eta 

diseinatzaile grafikoa da. 

Milanen (Italia) bizi da eta bertan lan 

egiten du.

Inguruko mundua kolorez eta umorez 

irudikatzea gustatzen zaio. 

Itzal bat dagoen tokian ere argia dago: 

bere irudi guztietan argia 

eta bere gogoetak dira protagonistak. 

Begi zorrotzek bakarrik 

hauteman ditzaketen xehetasun horietan 

arreta jartzea gustatzen 

zaio. Hutsala dirudi, baina 

agian hortik hasi zen ideia!

Uxusofia

Kaixo, Uxue naiz!

 

Artista bisualean nefelibata bezala aurkezten naiz, izan ere, nire berezitasunetako bat da hodeietan eta magiaren munduan ibiltzea; batez ere, zuri-beltzeko munduan. Betidanik Hogwarts magia eskolan ikasi nahi izan dut, alabaina mugglen alaba izanik oso zaila izan da beti. 

Horregatik, nire bide propioa eraikitzen hasi nintzen artearen munduan argazkigintza teknika magikoekin, esposizio anitzarekin hain zuzen. Horrela, nire sorgin ikasketa propioak aurrera eraman ahal izan ditut, nire ametsa baita sorgina izatea. Eta hori da esposizio bikotzaren helburua: sormenaz beteriko ikuspuntua bateratzea magia lagun izanik.

Aitziber

Alonso Picavea

Aitziber Alonso Picavea, Donostia 1971

 Arte ederrak ikasi zituen eta pintura arloan espezializatu egin zen. Geroztik, haur literaturako munduko ilustratzaile moduan ibili da beste gauza batzuen artean. Galtzagorri elkarteko aretoen eszenografiak egiten ditu duela 20 urte. Harkaitz Canorekin batera BIKOTEKA tailerra ematen du, album baten prozesua ikasteko tailerra. MARRAZIOAK, ilustratzaile profesionalentzako, eta ILUSTRATZAILEAREN TXOKOA, ilustratzaileen lana ezagutu arazteko ekintzen koordinatzailea da.

Azken 2 urtetan egindako lanen artean, LOYOLA APAIN ekintza barruan egindako murala aipatu daiteke. Baita ere IRABAZI ARTE, EITBko seriarekin lotuta doan komiki interaktiboa, Nerea Loyola idazlearekin batera, egin du. 2021an MAX bat irabazi zuen, KUTSIDAZU BIDEA IXABELek (DEMODE PRODUKZIOAK), musikal hoberenaren MAXa jaso bait zuen. Bertan musikalaren eszenografiaren irudiak egin zituen.

Eñaut

Aiartzaguena Bravo

WEB ORRIA

Ume-umetatik hainbeste ipuin eta komikitako barne munduetan galdu ondoren ingurua marrazkiz janzten hastea zen normalena. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu ondoren marrazkilari autonomo gisa ekin nion nire ibilbide profesionalari. Gaur egun, ilustrazioak, komikiak eta marrazketa klaseak tartekatzen ditut nire ogibide gisa.

Sara Villa

Kaixo, Sara Villa naiz! Bilbon bizi den ilustratzailea eta ekonomilaria. 

Egun batean konturatu nintzen zenbakiak hotzak zirela eta marrazkiak sortzen zoriontsuagoa nintzela. 

Margotu aditzak esanahi handia dauka niretzako eta hitz horren bitartez dena azal dezaket. 

Nire ilustrazioetan terneziak kolore gorriz margotzen ditu masailak eta ikuslearen ezpainetan irribarre bat margotuko dela espero dut.  

 

 

Jokin

Mitxelena

JOKIN MITXELENA
(*1962 Donostian)
Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon.

Irakasle lanetan urte batzuen ondoren, marrazketan dihardu, ahal izanik publikoaren aurrean, eta 200 liburutik gora ilustratu ditu orduzkero, gutxienez
9 hizkuntzatan.

Tarteka autore modura ere badabil. Azken urteotan, egile ezagunen
literatura festibala ere antolatzen du, beti ere jendearen aurrean marrazteko aitzakia delarik, noski!

Ainhoa

Aramburu

Ilustrazioak munduari adi egotetik eta honi sentiberatasunez begiratzetik sortzen dira. Bere lana barneko eremu pertsonal batean kokatzen da; han, natura, animaliak eta giza irudia ez dira irudikapen hutsak, emozioz eta esanahiez beteriko presentziak dira. Irudien bidez, ikuspegi poetiko bat eraikitzen du, geldiunera, behaketara eta hausnarketara gonbidatzen duena.

 

 

Bere lanetan atmosferen etengabeko bilaketa antzematen da. Bere ilustrazioen helburua ez da soilik deskribatzea, iradokitzea baizik, barne egoerak, isiltasunak eta izakien eta ingurunearen arteko lotura ikusezinak gogora ekarriz. Trazuaren fintasunak eta kolorearen erabilera adierazkorrak espazio batzuk sortzen dituzte, non erreala dena eta sinbolikoa dena elkarrekin bizi diren modu naturalean.

 

 

Ingurune digitala esploratzeak bere baliabideak zabaldu ditu, prozesuaren funts piktorikoa galdu gabe. Keinuaren indarra, marrazkiaren sentsibilitatea eta ehundurarekiko arreta bizirik diraute, eta honek lanaren nortasun bateratua eta pertsonala sendotzen du.

 

Bere unibertsoko ikuseremuan lasaitasuna, barne-begirada eta nolabaiteko ahulezia transmititzen duten eszenak ageri dira. Bere ilustrazioek gizakiaren eta naturaren arteko harremanaz, nortasunaz, oroimenaz eta emozioaz hitz egiten dute. Irudi hauek ez dute esanahi bakarra eskaintzen, izan ere, ikusleari bere sentikortasunetik esperientzia osatzeko espazioa uzten diote.

 

Horrela, bere ilustrazioa pentsamendu bisualean bilakatzen da, bertan memoria, identitatea eta emozioa sakontasunez adierazteko espazio gisa irudikatzen delarik.

 

Andere Arriaga Santamarina “Askatxo”

 

Aupa! Andere naiz.

Psikologia gradua ikasi nuen eta urte batzuez norabide jakin barik ibili ostean, arteterapian murgiltzea erabaki nuen: artea eta psikologia uztartzen diren mundu magikoan.

Bestalde, Askatxo izen artistikoarekin eskuz egindako ilustrazioak sortzen ditut, boligrafoz eta aldizkari zatiz osatutakoak. Proiektu honek bere izenak adierazten duen hori eskaintzen dizkit: askatasuna eta babeslekua.

Artea adierazpen baliagarrienetako baten moduan ulertzen dut. Hau da, beste modu batera azaldu ezin den hori adierazteko tresna gisa.

Garoa Ilustrazioak

Kaixo! Irati Roteta Otaegi naiz, Gipuzkoako herri txiki batean bizi naiz eta Garoa Ilustrazioak proiektuaren atzean dagoen pertsona naiz.

Txikitatik izan dut gustuko marraztea eta sorkuntzarekin zerikusia duen guztia eta, nire formakuntzak beste bide batzuetatik eraman banau ere, duela urte batzuk berriz ere ilustrazioan murgiltzen hasi nintzen.

Ingurukoek animatuta sareetara salto egin nuen eta ordutik hainbat lan eta produktu ezberdin sortu ditut.

Ilustrazioak sortzerako orduan naturan aurkitzen dut inspirazio iturri nagusia, eta tarteka gaurkotasunean dauden beste gai batzuk ere plasmatzen saiatzen naiz nire lanetan.

 

 

 

 

Itziar

Garrido

Kaixo! Itziar Garrido naiz, Donostian bizi den Zornotzar bat. Gaur egun, material berriztagarriei buruzko tesia egiten nabil Euskal Herriko Unibertsitatean. Gustora nago, baina lana nire pasioetako batekin tartekatzen saiatzen naiz, pintura! Orain dela 6 urte inguru akuarelekin esperimentatzen hasi nintzen eta hortik aurrera klaseetan landu dut. Gaur egun Navascues Estudioan nago olio pintura ikasten.

Nire ustez, akuarelak erabiltzean oso zaila da jakitea urak ze bide hartuko duen eta horrek teknika aske eta zail bilakatzen du. Olio pinturak aldiz, historia luzea dauka eta pintore onenek erabili dute, gainera, erratzeko aukera gehiago ematen ditu. Niri biak gustatzen zaizkit! Horrez gain, pintatzen hasi nintzenetik, ipuinak ilustratzea izan dut amets, sormenari eman diezaiokeen jokuagatik.

Izaro Erauskin Altuna

“Artizar”

 

Kaixo!

Izaro Erauskin nauzue, Artizarren atzean dagoen ilustratzaile eta diseinatzailea.

Artizar proiektua tote bag pertsonalizatuak egiten hasi bazen ere, urteek aurrera egin ahala nire ibilbidea ilustraziora bideratu dut.

Gaur egun, ilustrazio, kuadro eta diseinu ezberdinak egiten ditut.

Nire lanetan inguruan dudan errealitatean inspiratzen naiz, nire momentuko emozio, pertsona eta eguneroko eszenetan. Hau dena kolore eta trazu biziak erabiliz.

 

 

 

Fernareda

 

Ni Fernareda naiz: artista digitala, arimaz idazlea eta etengabe amesten duen pertsona. Arteak ez du soilik
edertzen, eraldatu egiten du; ikusezina ukitzeko, hautsitakoa sendatzeko eta funtsezkoarekin berriz
konektatzeko ahalmena duela da nire sinesmena.

Nire bide sortzailea estropezuetatik, isiltasunetatik eta galeratzat zirudien guztitik jaio zen.
Bide honetako aurkikuntza handia izan da; zaurgarritasuna ez da akats bat, baizik eta ate bat: zentzuzko
edertasuna sortzeko abiapuntu indartsua.

Ilustrazioaren eta hitzaren bidez, beste pertsona batzuei beren burua islatuta ikusten, eta batzuetan,
berriz aurkitzen ere laguntzen diet. Marrazten dudan trazu bakoitza eta idazten dudan testu bakoitza
zaintza, benetakotasun eta presentziazko ekintza bat da.

Gaur, nire xedea argia da: egunerokoa arte bihurtzea eta barnekoa inspirazio.

 

 

Julia Artieda Vila

“kiribil”

Julia Artieda Vila (2003, Bera, Nafarroa)

 

Sormenez beteriko neska naiz, sortzea gustatzen zait, teknika berriak probatuz eta eginez ikastea gustatzen zaiona. Esperimentua da nire abiapuntua, buruarekin pentsatu eta eskuekin sortu. Diseinuaren bidez ulertzen dut bizia. Interiorista ikasketaz eta arotza izatearen bidean. Espazio, objektu zein obra baten estetika bidez azaleratzen dut dena.

 

Pandemia garaiean ilustrazioa izan zen nire irtenbidea eta hori garatuz @kiribil_ izenpean textilaren munduan murgiltzen den marka sortu nuen. Geroztik arropa, poltsak eta batez ere ilustrazio pertsonalizatuak egiten ditut. Honekin jarraitzeko gogoz nago, gelditzen zaidan guztia sormenarekin bizituz eta biziaraziz.

 

Sara Fernandez “Itsaspe.eskulanak”

 

Kaixo! Nire izena Sara Fernandez da eta Zumarragakoa naiz. Erizaina izateaz gain,  antropologia ikaslea ere banaiz. Gainera, duela urte batzuk @itsaspe.eskulanak sortu nuen. Bertan nire zaletasunik handienetariko bat partekatzen dut: pintura. Urmargoak erabiltzen ditut batez ere, baina gero eta interes handiagoa dut hainbat teknika ezberdin probatzeko.

 

 

 

 

Ozeanoa nire leku gogoenetarikoa da, horregatik nire marrazkietako asko hartan inspiratzen dira. Margotzen ditudan gai nagusien artean, itsas animaliak, urpeko paisaiak, itsasontziak eta itsasoa daude, forma eta kolore guztietan. Bidaiatzea eta leku berriak ezagutzea ere maite dut. Horietan aurkitzen dut inspirazioa.

 

 

 

 

Susa Morleo

 

 

Ilustrazioa eta diseinua ikasi nuen Gasteizko Arte eskolan.

 

Diseinatzaile eta ilustratzaile gisa hainbat proiektuetan lan egin ondoren, ikasketak sakontzea erabaki nuen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean (UCM) Arte Ederretako lizentziatura lortuz.

Ondoren, Europako hainbat herrialdetan bizi izan naiz, diseinatzaile gisa lanean, eta honekin batera, hainbat  arte-galerietako  erakusketa kolektibo eta bakarkakoetan parte hartu dut.

Gaur egun, Euskal Herrian bizi naiz, eta hemen nire diseinu eta ilustrazio marka, Ideia diseinuak, kudeatzen dut, nire diseinuak haur zein helduentzako hainbat produktutan aplikatuz.

 

Berexi Art 

 

Uxue Bereziartua Lonbide (Hernani, 1996ko irailak 23)

Ikus entzunezko komunikazioa ikasten nenbilela ilustrazioaren munduan murgildu nintzen.
Berexi Art izenpean nire lanak zabaltzen hasi nintzen ilustratzaile modura. Bestelako proiektu batzuk ere burutu ditut azken urteetan eta bestelako diziplina batzuk esperimentatzeko aukera izan dut: serigrafia, ikus-entzunezkoak, animazioa, muralgintza. Egun ere horretan nabil,
proiektu ezberdinetan lanean diziplina ezberdinak landuaz. Hernanin dudan Pakita Studion aurkituko nauzu.