Mateo misteriotsua (Anaren itzal ezkutuak)

19.95

Zurea, nirea, zure bizilagunarena, etorkizun motzean ezagutuko duzun norbaiten… historia izan daiteke. Zeinek daki?

Liburu ederra eta aberatsa. Bizitzaz, erromantizismoz eta erotismoz betea. Kolore, zapore, ehundura, musika eta usaimen pintzelkadez apaindua.

Ondo pasatzeko, gozatzeko, gure 5 zentzumenak esnatzeko eta seigarrena azaleratzeko eleberria da.

Jarri pikante, gozo, gatz… pixka bat zure bizitzari. Eta zure inguruak pasioaren, erromantizismoaren, bizitzaren eta saltsaren falta pittin bat baldin badauka, liburu hau irakurri eta ikusiko duzu nola dena aldatzen den eta zure ikuspuntua zabaltzen den.

Orduan, lasai eta eroso eseri, gogoko duzun edari bat hartuz erlaxatu, eta liburu eder hau dastatu dezazun gomendatzen dizut.

Zatoz Anaren munduan barrena, eta ezagutu Mateo misteriotsua. Prest zaude?

*Euskarazko eleberria (Euskal Herritik eta atzerritik barrena bidaiatzeko)
*Trilogia baten parte izango den lehenengo liburua
*Neurria: 15x21cm
*Estalki biguina hegalekin eta azalean barniz ukituekin
*Euskal Herrian oso-osorik egina (berta-bertakoa)