Aneren abenturak

18.00

Ane neska abenturazalea da, eta jakin-minak ez dio sekula atsedenik ematen. Egun batean, espero ez zuen abentura bati ekingo dio, eta bidaia horretan mundu eta animalia harrigarriak ezagutuko ditu, eta naturak zaindua izan nahi duela deskubrituko du.

Aneren abenturak fantasiaz, umorez eta maitasunez beteriko ipuina da: irudimena pizteko, barre egiteko eta natura maitatzen ikasteko gonbidapena.

Mitxel Elortzak gurekin idatzitako hirugarren liburua. Abenturaz, naturaz eta misterioz betea. Irakurzaletasuna eta zaintza landuz, ekologiaren bitartez.

Marherita Grassok ilustratua bizitasun eta maitasun osoz.

*Euskarazko liburu ilustratua
*Hizki txikiz idatzia eta 58 orrialdez osatua
*Kapitulu bakoitzaren ostean galderak irakurlearen hausnarketa bultzatzeko eta margotzeko orrialdeak ere.
*Neurria: 15,5x21cm
*Estalki biguina eta solapak
*Euskal Herrian inprimatua