KAIXO, XOMORRO!

17.95

HASIERAN, SABELEAN SENTITZEN NUEN XOMORRO TXIKI-TXIKI BAT BESTERIK EZ ZINEN.
AZKURA EMATEN ZENIDAN, GERO KILIMAK EGITEN ZENIZKIDAN.
HANDITU AHALA, JOSTATZEN HASI ZINEN.
ZENBAT ETA HANDIAGOA, ORDUAN ETA BIHURRIAGOA…

Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak sortutako ipuin eder, ezberdin eta eraldagarria.
Ama baten desioa eta sabelean daukan haurrarekin duen lotura edo erlazio berezia plasmatzen dute.
Txikientzako ipuin berezia, baita lehendabiziko aldiz haurdun daudenentzako edo familian beste txikiren bat espero dutenentzat. (Amak erabat identifikatuta sentituko dira)
Opari benetan ederra eta hunkigarria!

*Euskarazko liburu ilustratua
*Hizki larriz edo maiuskulaz idatzia
*QR kodea dauka ipuina entzungai (erabat lasaia eta ederra)
*Neurria: 24x21cm
*Estalki gogorra
*Euskal Herrian egina oso-osorik